XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUKARRA

LETAMENDI, P.

Neumologia Zerbitzua

Deustuko Anbulategia

I. SARRERA

Sukarra, leukozitoetan jariaturiko substantzia ondogeno bati zor diogun kontzeptua, XIX. mendekoa da.

Leukozitoetan ekoizturiko material pirogenikoaren lehen deskribapena, duela 30 urte egin zen, eta bere jatorri bakarra leukozitoak zirelakoan, pirogeno granulozitikoa, pirogeno leukozitarioa edo pirogeno endogenoa deitu zitzaion.

Pirogeno endogenoari buruz, oso gutxi genekien hasiera batean; termolabila zela, eta periferikoki injektatzen zenean, hipotalamoari eraginez, sukarra sorterazten zuela, besterik ez.

Pirogeno endogenoaren lehen deskribapena egin eta handik gutxira, leukozitoetan jariatzen zen beste ekoizkin bat aurkitu zen: Interferona.

Pirogeno endogenoak eta interferonak, gutxienez bi propietate zituzten amankomunean:

Infekzio edota inflamazio-agenteen eraginez leukozitoetan sortuak izatea, bata eta sukarra sorteraztea, bestea.

Azkenaldi honetan beste hirugarren substantzia pirogeniko bat identifikatu da, kakektina edo tumorearen nekrosi faktorea.

Beraz, gutxienez hiru substantzia ditugu sukarrarekin erlazionatuta gaur egun:

a) pirogeno endogenoa; b) interferona eta c) tumorearen nekrosi faktorea (TNF).

Pirogeno endogenoa, urte askotan zehar, substantzia bakarra zela pentsatu bazen ere, 1974ean giza monozitoean jariakinetan, pirogeno endogeno propietatea zuten bi substantzia deskribitu ziren.

Denborarekin, ikertzaileek konturatu dira substantzi bi hauek, gaur eguneko interleukina -1ampszlig; (IL-1ampszlig;) eta IL-la direla.

Pirogeno endogenoa edo IL-1 purifikatzea lortu zenean, sukarra sorterazteaz gain, beste hainbat propietate biologiko ere bazuela ikusi zen.

Hau da, sukarra eragiteaz gain, infekzio, inflamazio, erredura eta inmunologikoki bideraturiko gaixotasunen aurrean gorputzak martxan jartzen dituen erantzun akutua legez ezagutzen diren erreakzioak ere, substantzia honexek bideratzen ditu, eta beraz, sukarra bera ere, erantzun akutu horretako partaide edo zeinu bat gehiago besterik ez da.

Egun dakigunarekin, interleukina hitza desegokia dela ikusten da, zeren leukozitoak ez diren beste anitz zeluletan sortzeaz gain, leukozitoak ez diren boste zelula asko ere estimulatzen bait dituzte.